“Ruaille-Buaille“ Irlandako gaelikozko hitza da, “Rula-Bula” ahoskatzen da eta giro bizi eta zalapartatsua esan nahi du. Izan ere, izenak izana islatzen du, horrelakoxea izaten baita Barakaldon 2005ean sortu zen seikote honek emanaldietan sortzen duen giroa, hala taldekideen artean, nola entzuleekin ere.
Taldeak Ortigueirako Mundu Zeltako Nazioarteko Jaialdiko RUNAS 2013 lehiaketa irabazi zuen, eta, dagoeneko, hiru disko egin ditu:
“Pronounced rula-bula” (2009), “Blue Jig” (2011) eta “Bon temps, Ruaille?” (2014).

Ruaille-Buaillek , 2005ean sortu zenetik, penintsulako bazter askotan erakutsi du bere lana: Bizkaiko GETXO FOLK jaialdia, Portugaleteko FOLKLORE-AZOKA eta BARAKALDO-ANTZOKIA, Galiziako PARDIÑASko jaialdia, Madrilgo LOS VIERNES DE LA TRADICIÓN (San Sebastián de los Reyes), ARANJUEZ FOLK eta VILLA DE MÓSTOLES antzokia, Asturiasko LA FOLIXA DE PRIMAVERA (Mieres), Kantabriako LIENCRESko eta OREJOko folk-jaialdiak, Extremadurako FESTISIERRA jaialdia (Fregenal de la Sierra), Valladolideko “LAS 10y1 NOCHES“ (Mucientes), Portugalgo BRAGANÇAko antzokia, eta abar, eta abar…

Taldea seikote batek osatzen du, nor bere musika-esparrutik etorrita: galiziarra, Euskal Herrikoa, zelta, blues, folk-rock, klasikoa, eta aniztasun horren batuketa islatu egiten da taldearen errepertorioan.


 Taldekideak                                                                                                                            

 AITOR GOROSTIZA 

(Low & tin whistles, flauta, harmonika, alboka, boha, tarota, ahotsa) 

Beste talde hauetan ibili da: Izeki, Oskorri eta Sugán. Unean-uneko zenbait proiektutan ere hartu du parte. Euskal Herriko folklorearen esparruan eman zituen lehen musika-urratsak, bertoko musika-tresnak joz (txistu, txirula, alboka, txalaparta, dulzaina). Grabazioak: Izeki: "…Geldiro Datorkit Ur Berria" (1986), Oskorri: "Hi Ere Dantzari" (1991), “Offeko maitasuna” OST (1992) eta "Badok Hamahiru" (1992), Amaia Uranga: "Lilura Urdinak" (1992), Koldo Ameztoi & Bixente Martinez: "Behin Bazen" (1992), batzuk: “Bizkaiko Dultzaina” (1995), Sugán: "Sugan" (1996), Xolda: "Xolda" (1994), Arrotzak: "Strangers in Transito" (1997), Eskorbuto: "Dekadencia" (1998), Laguntasuna: “1949-1999” (1999), Hala Dzipo: “Hodei baten bidaia” (2013). Ruaille-Buaille: “Pronounced rula-bula” (2009), “Blue Jig” (2011) eta “Bon Temps, Ruaille?” (2014).


DUNCAN BENNETT

(Ahotsa, gitarra akustikoa, bouzouki)  

                                

Beste talde batzuetan izan da lehenago: "The Blue Fibers" eta "Sugán". Erresuma Batuan bakarlari gisa hasi zen eta, gero haibat taldetan parte hartu zuen Manchester aldean. Europan eta Amerikan kaleko musikari ibili ondoren, Bilboaldera heldu eta bertan finkatu zen. Grabazio hauetan hartu du parte: The Blue Fibres: "The Blue Fibers" (1987), Sugán: "Sugán" (1996), Hala Dzipo: “Hodei baten bidaia” (2013). Ruaille-Buaille: “Pronounced rula-bula” (2009), “Blue Jig” (2011) eta “Bon Temps, Ruaille?” (2014).

LUIS M. AVELEIRA "BELTZA"

(Baxu elektrikoa, ahotsa)


Beste talde batzuetan ere ibili da: “Jirabiraka”, “Erre K Erre” eta “Salbuespunk”. Grabazio hauetan parte hartu du: Salbuespunk: "Keinuak" (2007), Jirabiraka: "Buelta Bat Emanda" (2009), Ruaille-Buaille: “Blue Jig” (2011) eta “Bon Temps, Ruaille?” (2014).

ALBERTE SANMARTÍN

(Galiziako gaita, uilleann pipes, low , tin whistles, ahotsa)

Hainbat taldetan ibili da: "Xolda", "Sugán", "Sons do Muíño" eta "Feile“. Horretaz gain, zenbait artistak laguntzaile izan dute: Kepa Junkera, Dronadar taldea, Oskorri, Eskorbuto, Elurretan eta Hala-Dzipo. Galiziako gaitako irakaslea 1987az geroztik, hiru aldiz izan da finalista "Constantino Bellón" txapelketan (1995, 97 eta 99). CD-liburu batean Galiziako gaitarako doinu askotxo bildu ditu: "O Pentafol". Grabazioak: Xolda: "Escolma" (1993) eta "Xolda" (1994), Sugán: "Sugán" (1996), Sons do Muíño: "No Chao do Souto" (1997), Synergy: "Celtronic Project" (2001), Feile: "Feile" (2004), Oskorri: "Landalan" (1995) eta "25 Kantu Urte" (1996), Eskorbuto: "Dekadencia" (1998), batzuk: "Euskadi Galiziarekin" (2003), Salbuespunk: "Keinuak" (2007), Ceo do Sil: “Hai que dar cera!” (2012), Hala Dzipo: “Hodei baten bidaia” (2013), Kepa Junkera: “Galiza” (2013). Ruaille-Buaille: “Pronounced rula-bula” (2009), “Blue Jig” (2011) eta “Bon Temps, Ruaille?” (2014).

JON HANNI IRIBAR

(Bateria)

Gazte-gazterik, 14 urte zituela, bateria ikasten hasi zen, Mr. Jam musika modernoko eskolan; Víctor Celada eta Blas Fernandez irakasleekin. Estilo desberdineko taldeetan ibili da: rock, blues, pop, funky… Leioako Musika Bandako perkusionista izan da 5 urtez. Musika-jarduna jazz-ikasketekin uztartzen du, Miguel Salvador eta Blas Fernandez. Gidari. Grabazio hauetan parte hartu du: Efecto Doppler: “Primer acto” (2003) eta “Hotel Continental” (2011), Decima Avenida: “Llegaré esta tarde” (2008), Ruaille-Buaille: “Blue Jig” (2011) eta “Bon Temps, Ruaille?” (2014).

MARIO MARTÍN

(Biolina)

Musika-ikasketak 7 urterekin hasi zituen. Prestakuntza klasikoduna, baina musika tradizionalaren arloan ere trebatze eta sakontze-lanak egina, batez ere, irlandar eta eskoziar musikaren arloan. Hainbat orkestratan kolaboratzaile ibili da, hala nola Euskal Herriko Gazte Orkestran, Euskadiko Orkestra Sinfonikoan eta The World Orchestran, bertoko zein kanpoko areto ospetsuenetan (Txina, Belgika, Frantzia, Irlanda). Horretaz gain, musika-irakaskuntzan ere badabil. Grabazioa: Ruaille-Buaille: “Bon Temps, Ruaille?” (2014).