BON TEMPS, RUAILLE? (2014)

Zehaztu eta finkatu egin da taldearen estiloa: kutsu zelta oraindik ere oinarrian, baina nabarmenagoak dira beste musika eta joera batzuk disko honetan, taldeak sortutako piezak bildurik. Biolin jotzaile berria du taldeak, eta kolaborazio apartekoak jasotzen dira: Alain Sancho, Argibel Euba, Asier Ercilla, David Nanclares, Eider Zenarruzabeitia, Endika Abella "Lahaine", Gotzon Hermosilla, Ibai Cabrero Aransay "Kapapuka", Javier Ortiz de Zárate "Beto", Kike Pérez, Michel Gardie eta Rubén Isasi.

Nolabaiteko hitz-jokoa egin nahi izan dugu. Bada zydeco estiloko kantu klasiko bat “Bon Ton Roula”, geroago R’n’B-eko beste klasiko baten iturri izan zena: “Let the good times roll”. Oinarrian frantsesezko esapide bat badu: “Laissez les bons temps rouler”; hau da, “ez daitezela garai onak amaitu” edo “jarrai dezala sasoi onak”. Oraingo sasoi hauek, ordea, ez dirudite horren onak direnik, eta, taldearen izenarekin jolastuz, galdera hori egiten diogu geure buruari.

+ Info                                                                                                         CD Hau Erosteko

       

BLUE JIG (2011)

Taldea seikote bihurtu da, bateria sarturik, eta horrek, baxu elktrikoarekin batera, indartu egin du erritmo-oinarria. Hasi da apustua kideek sortutako konposizioen alde eta estiloa gaurkotzeko, musika zeltatik haratago, beste musika-estilo batzuen bidez. Aparteko kolaborazioak: Kepa Junkera, David Nanclares, Rubén Isasi, Xabier Valle, Endika “Lahaine”... Kritika bikainak jaso zituen eta “FROOTS“ aldizkariak ere iruzkindu zuen.

Blue Jig... Blues eta jiga. Nahasketa eta bat-egitea. Desberdinak baturik, zerbait berria sortzeko, hori bera sorkari berrien hazia izateko. Eboluzioa eta tradizioa. Tradizioaren kateak gu lotu barik. Mugak zeharkatzeko lotsarik ez. Bide berriak urratzeko beldurrik ez.

Blue Jig… Dantza goibela, tristerik egiten baitugu dantza lagun hurkoak galtzean. Gogoan dugu Fergus Ryan laguna, eta oraindik ere entzun nahi dugu haren ahotsa. Horregatik ekarri dugu hona, "Rocks of Bawn" hunkigarri hura kantatzen, bonus track bikoitza bailitzan, gure diskoarena eta haren bizitzarena, elkarrekin egin genituen session eta kontzertu haien oroigarri. Baina, hala ere, tristura gorabehera, dantza egiten dugu, bizitza alaitasunez gozatuz, alaitasun eta barre algaraz... Ruaille-Buaille.

+ Info                                                                                                         CD Hau Erosteko

       

PRONOUNCED 'RULA-BULA' (2009)

Hasierako boskote akustikoaren sorrerako estiloa erakusten du, irlandar sessionetako musikan oinarritua, giro horretan sortu baitzen taldea.

PISTAK

01.- Trippin' Up The Stairs 02.- The Basque Cod Fishermen 03.- Sean Ryan's Polkas 04.- Peggy Gordon 05.- Tom Betty's Waltz / The Ballad Of Jock Stewart 06.- My Love's In Germany 07.- The Death Of Queen Jane 08.- The Lakes Of Pontchartrain 09.- She Sits On The Hill 10.- (Bonus Track) The Lark In The Morning



    Doan Jaisteko