Blue Jig


Grabazioa, nahasketak eta masterizazioa: Balea Musika Ideiak, Bilbao [2011eko Ots.- Mar.] Soinu teknikaria & musika ekoizpena: Asier Ercilla Produkzioa: Ruaille-Buaille.

Bonus Track: grabazioa, nahasketak eta masterizazioa: Belan Estudio, Barakaldo (1995). Soinu teknikaria: Andoni Glez. Mijangos

TALDEKIDEAK

Aitor Gorostiza: Low & Tin Whistles, Harmonika
Alberte Sanmartín: Whistles, Galiziako eta Irlandako Gaitak
Duncan Bennett: Ahotsa, Gitarra Akustikoa, Bouzouki
Jon Hanni Iribar: Bateria
Kike Pérez: Biolina
Luis M. Aveleira "Beltza"
: Baxu elektrikoa, Ahotsa

KOLABORATZAILEAK

Arantzazu Iglesias: Ahotsa, Panderoa (5), Asier Ercilla: Teklatuak, Programazioak (3,5,6,7,8,9,11,12)), David Nanclares: Gitarra Elektrikoa (1,2,3,4,6,7,8), Endika Abella "Lahaine": Ahotsa (1), Eunate Vilches: Biolina (Pieza Guztiak, 6 izan ezik), Jorge Gago: Galiziako Atabala eta Bonboa (5), Kepa Junkera: Trikitixa (5), Pottoki: Ahotsa (8), Rubén Isasi: Flauta, Panderoa eta Highland Snare Drum (1,3,4,5,8,12), Xabier Valle: Albokote, Tarota (8).

William Henry Lane, alias Master Juba (c. 1825 – c. 1852) lehen afro-amerikarra agertokietan, arraza zuriko entzuleen aurrean. New Yorkeko Five Points auzune pobrean bizi zen. Han, irlandar etorkinak eta beltz askeak elkarren ondoan bizi ziren, kultur adierazpideak elkarri hartuz eta emanez. Horietako bat dantza zen, eta arlo horretan sortu ziren reel eta jigak dantzatzen zituzten beltzak, Master Juba bera, esaterako. Han, irlandar jiga eta afrikar dantza urratsak uztartuz, dantza egiteko modu berrien hazia erein egin zen, eta klake bera hortik sortu zen.

PISTAK

1.- Oh, Donald, My Son [Musika: Trad. - Ruaille-Buaille - Ibon Ordóñez / Hitzak: Endika Abella (intro) - Duncan Bennett / Moldaketak: Ruaille-Buaille]
Seme parrandazalea zentzatu nahian, amak edatearen ondorioez ohartarazten dio. Gurasoek esaten ziguten moduan: gauean bele, goizean zozo, edota gabean txorixe, goizien txarrixe...
Autoretzaren gaineko oharra

2.- I Got your Picture [Musika: Duncan Bennett - Ruaille-Buaille / Hitzak: Duncan Bennett / Moldaketak: Ruaille-Buaille]
Bide laburra egin du maitasunak eta bikotea hautsi egin da. Batek beste herrialde batera alde egin duela, bestea bakarrik geratu da, hau baino ez daukala: argazki bat, telefono zenbakia... eta oroitzapen gehiegi.


3.- Ballymack [Musika: Trad. / Moldaketak: Ruaille-Buaille]
Hiru reel biltzen ditu set edo doinu-sorta honek: 'The Road to Ballymack', 'The Silver Spear' and 'Come West Along The Road'. Izenburuko Ballymack herria, Irlandan dago, Kilkenny ondoan.

4.- The Unquiet Grave / Blue Jig [Musika: Trad. - Ruaille-Buaille - Ibon Ordóñez / Hitzak: Trad. / Moldaketak: Ruaille-Buaille]
Mamu istorio ezaguna: hildako amorantea lagunari agertu eta esan dio bizitza aurrera doala eta gozatu egin behar duela.
Autoretzaren gaineko oharra

5.- Boas Noites [Musika: Trad. - Alberte Sanmartín / Hitzak: Trad. /Moldaketak: Ruaille-Buaille - Kepa Junkera]
Morcelle herriska, Lugoko Os Ancares eskualdean dago, eta bertakoak dira Alberteren arbasoak. Herri hartan, auzokideak elkartu egiten ziren, auzolanean, baserri bakoitzeko laboreak garandu edo aletzeko. Eskerronez, baserrikoek alborokea egiten zuten, lagun guztiak oturuntza batera gonbidatuz. Halako ospakizun batean ikasi zituen Alberte geureak kantu honetako koplak, ardo eta txarrikiz ondo horniturik.

6.- Friendly Fire [Musika: Duncan Bennett - Trad. / Hitzak: Duncan Bennett / Moldaketak: Ruaille-Buaille]
Golkoko Lehen Gerratean hil ziren soldadu britainiar bakarrak euren aliatu amerikarren suak erangindakoak izan ziren. Ohi den bezala, gerra honetako benetako irabazleak interes ekonomikoak izan ziren: petrolio industria eta honen menpeko politiko kuttunak.

7.- Gentlemen of England [Musika: Duncan Bennett - Ruaille-Buaille / Hitzak: Trad. - Duncan Bennett / Moldaketak: Ruaille-Buaille - Eunate Vilches]
Ugazaba etxean gozo-gozo den bitartean, langileak berak egin behar dio aurre itsasoan enbatari, ondasunak ugazabaren etxera eta sakelera heldu daitezen.

8.- Kama goli [Musika: Trad. - Ruaille-Buaille / Hitzak: Aitor Gorostiza / Moldaketak: Ruaille-Buaille - Eunate Vilches - Xabier Valle]
Maitasun kanta, erromintxelaz: Euskal Herriko ijitoen hizkera da, erromani hizkuntzaren eta euskararen arteko nahasketa. Hitzak idazteko, Jon Miranderen olerkia izan dugu gogoan. Kantuaren doinua Bosniako musulmanen melodia batetik moldatu dugu, eta eskala horretara moldatu dugu amaierako doinua ere, 'Atzo goizean' izeneko seaska kanta, alegia. Bertan Jon Sarasuaren bertso bat sartu du Pottokik.

9.- The lark in the morning [Musika: Trad. / Moldaketak: Ruaille-Buaille]
Jiga ederra eta, atzean, istorio bitxia: XVIII. mendeko irlandar gaitari bi norgehiagoka ibili omen ziren taberna batean, gau oso batean. Eguna argitzean, kanpora irten zen bietako bat, buruan doinu gehiagorik ez zuela. Bat-batean, hegatxabalaren kanta aditu zuen, egunsentiari kantari. Tabernara sartu, eta txoriaren kantua oinarri, jiga hau jo eta irabazi egin omen zuen lehia.

10.- Far From Home [Musika: Trad. - Duncan Bennett / Hitzak: Duncan Bennett / Moldaketak: Ruaille-Buaille]
Edozergatik ere sorterria utzi behar izan duten guztiei eskaini diegu kantu hau. Adopzio-herrian bertan gozo eginda ere, beti sentituko dira, nolabait, umezurtz, etxetik urrun.

11.- Blarney Pilgrim [Musika: Trad. / Moldaketak: Ruaille-Buaille]
Hiru jiga: 'The Blarney Pilgrim', 'Morrison’s' eta 'The Legacy'. Irlandako Blarney herrian bada harri harrigarri bat: musu ematen dionari berba-jario eta etorri handia omen dakarzkio. Astonagarria, ezta?

12.- The Number Two Top Seam [Musika: Duncan Bennett - Ruaille-Buaille - Trad. / Hitzak: Trad. / Moldaketak: Ruaille-Buaille]
Meategi bat erori egin da eta gainean zuen herriskaren zati bat irentsi egin du, meatzarien familiak eta guzti.

Bonus Track: The Rocks of Bawn [Musika & hitzak: Trad.]
Fergus Ryan kantari on bezain lagun handia genuen. Haren omenez, askotan entzun genion kantu hau ekarri dugu, Irlandako laborarien nekeak kontatzen dituena. Cromwellen konkistarekin irlandar asko euren lursailez gabetu zituzten eta Connaught-eko lur agor eta antzuetan kokatu behar izan ziren, nahitaez.

                                                                                                                                                                                                                                 Hitzak 

Gure eskerronak, honako hauei guztiei:  Jorge Gago (Ceo do Sil) eta Arantzazu Iglesias. David Nanclares eta Endika Abella (Bunpada Sound). Kepa Junkera. Pottoki. Ruben Isasi eta Xabi Valle (Leonen Orroak – Albokak 2.1). Eunate Vilches (Jirabiraka), biolinerako egin dituen moldaketengatik, bereziki. Aitor Hoz eta Mallonako Txalogile Kaskarinak. Balea Musika Ideiak lantaldea, euren profesionaltasun eta tratu onarengatik, estudioko ordu luze haietan: Asier Ercilla, Aitor Alzibar, Unai González eta Itziar Alzibar. Hala Dzipo Kultur Elkartea: hortxe baitzaudete beti, zuen beharra daukagunean. Beltza, berezi-bereziki, estudioko lanean erakutsi duen erabateko dedikazioagatik. Txeroki, entseguak egiteko tokia eskuratzeagatik. Paco Díez eta senideak, adeitasun handiz hartzen gaituztelako beti. Gorka Sáez, grabazioaurrean egin duen lan handiagatik. José Luis Martínez Simarro (Bideweb), web-gunea atontzeko laguntza eta erdi eman digulako. Pascu eta San Bizenteko garagardotegiko langile guztiak, prestatzen dizkiguten (gaueko) hamaiketakoengatik eta gure gau-solasaldi luuuzeak jasateagatik. Mike Murphy , taldekide ohia, taldean izan zeneko ekarpenak hemen islatzen dira-eta. Gure adiskide, lagun min eta senideak, etengabe gaituztelako bultzatu… baita jasan ere: zuena bai eramana.