Bon Temps, Ruaille?


Grabazioa, nahasketak eta masterizacioa: Balea Musika Ideiak, Bilbao  [2014ko, mai-eka] Soinu teknikaria & musika ekoizpena: Asier Ercilla Produkzioa: Ruaille-Buaille.

TALDEKIDEAK

Aitor Gorostiza: High & Low Whistles, Harmonika. Alboka, Tarota
Alberte Sanmartín: Galiziako Gaita, Vpipes®, Low Whistle
Duncan Bennett: Ahotsa, Gitarra Akustikoa
Jon Hanni Iribar: Bateria
Luis M. Aveleira “Beltza”: Baxu Elektrikoa
Mario Martín
: Biolina

KOLABORATZAILEAK

Alain Sancho: Saxofona (2), Argibel Euba: Peñapardako Panderoa, Panderoa, Shekeres & Riq (4,10,11), Asier Ercilla: Trikitixa (9,12), Pianoa (6,9,12), Hammond Organoa (2), & Programazioak (7), David Nanclares: Gitarra Elektrikoak (1,2,3,7,8,9,11), Eider Zenarruzabeitia: Ahotsa (12), Endika Abella "Lahaine": Rap (7), Ibai Cabrero Aransay "Kapapuka": Argazkiak, Gotzon Hermosilla: Testuak, Javi Ortiz de Zárate "Beto": Zarrabetea (4,11), Kike Pérez: Biolina (6,10), Michel Gardie: Ahotsa (5), Rubén Isasi: Scottish Drums (2,6,8), Trikitixa (5) & Flauta (7).

Bon temps, Ruaille? Ziur al zaude garai onak direla bizitzeko egokitu zaizkigun hauek? Bai, horretan arrazoi duzu: guretzat ez da inoiz garai onik izan. Latzagoak dira oraingoak, baina lehengoak ere ez ziren samurrak.

Jaiotzen garen unean patuak hautua egiten du gure ordez. Balantzaren okerreko aldean suertatuz gero, ez dira faltako negarrak eta doluak, maite ditugunengandik urrundu beharra, bidezko jornala ukatu nahi diguten otso eta azeriak, gure hezur-haragietan bazka bilatzen duten beleak.

Baina ez etsi, Ruaille. Danborrak erritmoa markatzen duen bitartean, txirulak eta gaitak entzuten direneino ez du etsipenak gugan habiarik eginen. Dantza egin dezagun, Ruaille. Iraun beza sasoi onak, bizirik egotea eta amore ez ematea badirelako ospatzeko arrazoi nahikoak. Laissez les bons temps rouler. Let the good times roll.

(Klik egin izenburuetan eta pieza bakoitzaren letra zein azalpen gehiago ikusiko dituzun)

01-Fair Day's Pay Langileak ginen, lan egiten genuelako. Baina lantegiak eraitsi zituzten. Eta langabe bilakatu ginen. Gero, museoak, saltoki handiak, janari azkarreko jatetxeak eraiki zituzten. Lantegien ordez, zerbitzuak. Langileen ordez, zerbitzariak.

02-Chance of Birth Sutan al da Mississippi? Lintxatutako beltzen gorpuek segitzen dute zuhaitzetatik zintzilik, fruitu estrainioen antzera, Billie Holidayk kantatzen zuen moduan? Ezetz diozu, garai haiek zorionez joanak direla. Azken finean, ez da Mississippi Sestaoko auzo proletarioak islatzen dituen ibaia. Las Cortesen fruituak mikatza izaten jarraitzen du, baina.

03-Light a Light Familiaren ohorea garbitzearren, Catherine hil zuten aitak eta hiru nebek. Orain Catherineren arima alderrai dabil kostaldeko labarretan, bere maitearen xerka. Krimenaren hobena ez baita ohorea bezain aise garbitzen.

04-Marcelle "Munduaren azkena arte jarraituko dizut", esan zion galaiak bere maiteari. Fisterrara iritsi zirenean, buelta eman zuen.

05-J'ai Vu le Loup Otsoa, azeria eta erbinudea dantzan ari ziren, barre-algaraka. "Zeri egiten diote barre?", galdetu genuen. Gure kontura ari zirela jakin gabe.

06-Fare Thee Well Tristea da maitea lehorrean utzi behar duen marinelaren patua. Promesak egitera behartua,horiek betetzerik izango ote duen ez dakiela.

07-Four Thousand Angels Gerratik ihesi, Santurtziko portuan itsasoratu ziren lau mila ume haiek sinesten zuten etxera itzuli arterainokoa hilabete gutxiko kontua izango zela. Berrogei urte geroago, kaioek orroka segitzen zuten Ibaizabalen bokalean, lau mila aingeruren izenak mokoan.

08-The Black Birds Gerra guztietan, alde denak ateratzen dira galtzaile. Tira, denak ez. Beti dago hilotzei esker bazka eskuratzen duen belerik. Luma beltzekoak, eta bestelakoak ere.

09-Mayday "Ez dago ezer presenteagorik absentzia baino." (David Albahari)

10-Istanbul Bi kontinente, hiru inperio, lau hizkuntza, hamaika erlijio. Mundu bakarra.

11-Ongi Bizi Beti saiatu zen ongi bizitzen. Gogor saiatu ere. Eta saiatzen zen bitartean, bizitzea ahaztu zitzaion.

12-Baloo my Boy Ume baten loa jagon. Amets gozoak eginarazi. Ba al dago sehaska kanta baino kanta ederragorik?


Biziki eskertu nahi ditugu laguntzaile guztiak baita honako hauek ere: Juan Carlos Pérez Luque "Txeroki", Unai González, Aitor Alzibar, Barakamedia, Hala Dzipo Euskal Musika Eskola, Libreria "Milo's", Restaurante "Ribeira Sacra", Discos "Long Play", Bar "A Nosa Terra", Ibarra Kaldu Elkartea, Pasku & Cervecera "San Bizente", Erromoko "Baste" Taberna, Ceo do Sil, Os Catro de Catar, Meriendatzen, Mike Murphy eta, bereziki, euren pazientziagatik, gure senide eta bikotekideak. MILA MUSU DENOI!!

Fergus and Colin: "Hope you are singing together somewhere"